Kanpondoak kirol guneko instalazioetara sartzeko aukera ematen du, aurpegia ezagutzeko borondatezko sistemaren bidez. Ohiko txartel bidez sartzeko kontrol-sistema ere aktibo dago, eta nahi duenak hori erabiltzen jarraitzen ahal du. Sarbide sistema berria erabili nahi dutenek doan eska dezakete. Horretarako, baimen agiri bat sinatu beharko dute: Instalazioan eskuragarri dago, eta HEMENdik ere jaitsi daiteke.

ESTEKA honetan ikusgai dago pribatutasun politika eta datuen segurtasuna bermatzeko egindako inpaktuaren ebaluazioaren laburpena.

Nafarroako Gobernuak eta Agoizko Udalak diruz lagundutako berrikuntza teknologiko honekin Kanpondoak sarbidea erraztu nahi die erabiltzaileei.

Enpresak REACT EB baliabideekin % 100ean kofinantzatutako laguntza bat jaso du, Nafarroako 2014-2020 EGEF Programa Operatiboaren bidez, “OE REACT EB 2. Ekonomia digital bateranzko trantsizioan laguntzen duten inbertsioei laguntzea” Helburu Espezifikoaren bitartez (COVID-19aren pandemiaren ondorioz Batasunak hartutako neurrietako bat da).