Kanpondoa Dantza Eskola martxan jarri dela iragarri nahi dizuegu. Lantzen ari garen proiektu hau hainbat dantza-modalitatetan banatuta dago, eta adin-tarte guztiak hartzen ditu. Musika entzutean, eragiten duen gorputza mugitzeko beharra koreografia bihurtuko dugu, modu erraz, didaktiko eta dibertigarrian.
Horretarako, 6 dantza mota eskainiko ditugu. Horietako hiru adingabeei zuzenduta daude, eta beste hiru helduei. Horiek guztiak kalitatez eta profesionaltasunez emanen dira.
Eskolako zuzendaria:
ELENA GÓMEZ ROSAGARAY
Pedagogoa, psikomotrizista eta dantzaria da, eta, gainera, urteetako esperientzia du adinekoei eta adingabeei eskolak ematen honako estilo hauetan: garaikidea, integrala eta sortzailea, jazza eta hiri-dantza. Luxuzko fitxaketa da Kanpondoko taldearentzat.
Eskolako egutegia ikasturteko bera izanen da, eta saioak udaletxeko dantza aretoan emanen dira.
+ INFO: 661 63 40 10