Joan den abenduaren 14an Kanpondoaren egoera orokorrari, jarraitzen ari den lan ereduari eta etorkizuneko apustuari buruzko hitzaldi informatiboa egin zen Agoizko Kultur Etxean.
Asebetetze-inkesta bat aurkeztu zen batzar horretan, eta instalazioetan eskuragarri dago bete nahi duen pertsona ororentzat, bazkidea izan ala ez.
Kanpondoa osatzen dugun guztiok, auzokideok, bazkideok, erabiltzaileok eta langileok bat egiten dugu, misio, ikuspegi eta balio zehatzak izanen dituen gizarte- eta kirol-zentro bat sortzeko. Enpresa soziala izan nahi dugu, gardena, orekatua eta iraunkorra, pertsona guztiok parte har dezagun eta harro senti gaitezen. Horretarako lan egiten dugu .
Zuen instalazioa hobeto eta egokiago kudeatzeko emandako beharrezko laguntza eta lankidetza eskertu nahi dizuegu.
Iradokizun guztiak kontuan hartu dira eta, ahal den neurrian, helburuak lortzeko lan eginen da.
Halaber, jakinarazi nahi dizuegu zuen esanetara gaudela egokitzat jotzen duzuen edozein kexa edo iradokizunetarako.
Hauek dira zuen erantzunen emaitza grafikoak.
Eskerrik asko

IKUSI