Agoizko erabiltzaile, bazkide eta auzotar agurgarriak:

Energia-eraginkortasuna Kanpondoako erronka handienetako bat izan da azken hilabete eta urteetan. Izan ere, garrantzi handikoa da ingurumenerako. Baliabide natural berriztagarriak erabiltzen ez badira, ondorio kaltegarri ugari eraginen ditu ingurumenean.

Arlo horretan bi ildo jorratu ditugu. Lehena zehaztea zeintzuk diren kontsumo-puntu handienak eta energetikoki desorekatuenak. Bigarrena, kontsumo eredua aldatzea eta guztiz berriztagarriak diren energia iturrien alde egitea. Horregatik jarri dira eguzki-plaka fotovoltaikoak.

Energia-ereduaren aldaketa hori etorkizuneko apustua da. Gaur egun, baliabide energetiko ez-berriztagarrien eta kutsatzaileen kostuen igoerarekin, oraindik justifikatuta dago. Adibidez, Kanpondoan % 30 murriztu dugu gasaren kontsumoa. Hala ere, gasaren prezioa % 72 igo da, eta prezioek ildo horretan jarraitzen badute, gerta liteke kontsumo gutxien izaten ari garen aldi honetan inoiz baino gehiago ordaindu behar izatea.

Igoera hori bera iragarri dute konpainia elektrikoek.

Energia kudeatzeko sistema bat instalatu berri dugu, gure kostu energetikoa nola kontrolatzen dugun hobeto ezagutzeko. Aste honetan kontsumo-probak egingo ditugu, eta horretarako bi geldialdi programatu ditugu instalazioetan. Hauexek:

2022-02-22, asteartea. Bainu turkiarra eta sauna lehorra ez dira erabilgarri egonen (gainerako instalazioak, irekita)
2022-02-23, asteazkena. SPA ez da erabilgarri egonen (gainerako instalazioak, irekita)

Mila eske zuen ulermena eta laguntzagatik. Ziur ahalegin honen ondorioak baliagarriak eta onuragarriak izanen direla pertsona guztientzako.