Uda erdian gauden honetan, une egokia da Kanpondoa SL enpresa publikoaren balorazioa eta berrikuspena egiteko.
Agoizko Udalak, Agoizko kirol instalazioak kudeatzeko, enpresa publiko bat sortzea erabaki zuen. Hala, 2012ko irailaren 12an, Kanpondoa SL enpresa pribatu bat eratu zen ordura arte instalazio horiek administratzeko. Aldaketa horrekin, hobe kontrolatu nahi zuen kirol-gunearen ohiko erabilera, eta enpresa horri kirol-jarduera zabalak bideratzeko gaitasunak eman nahi zitzaizkion.
Kanponda SL jardunean izan den bitartean, Udalak apustua irmoa eta iraunkorra egin du. Eta ez soilik alderdi ekonomikoagatik, baita kirol eta gizarte arloagatik ere. Hiru ardatz horiek, diru publikoa denean, lotura estua dute eta.
2019az geroztik, kirolgunea etengabe hobetzeko azterlan eta auditoria ekonomiko, energetiko eta zerbitzukoak egiten ari dira. Eremu horien gaineko kontrol zorrotza edukita bakarrik har ditzakegu aurrezki gehien eta zerbitzu onena eskaintzen den lekuetan eragina izanen duten erabakiak.
Agoitzek dituen instalazioak beren bizitza baliagarriaren erdira iritsi dira, eta tarte horretan gero eta gehiago erabili izan dira. Hori dela eta, espazio batzuk beste batzuk baino hobe daude.
Kirol arloari dagokionez, Kanpondoak antolatzen dituen programek eskaintza zabala eta askotarikoa ematen dute. Gehiengoaren beharrak asetzen eta, ahal den neurrian, gutxiengoetara egokitzen saiatzen dira. Datorren ikasturterako, goizak adinekoentzat izanen dira, eta jarduera ugari eskainiko dituzte. Eskola-ordutegiaren ondoren, adingabeei zuzendutako kirol anitzeko programak eta igeriketa ikastaroak antolatzen dira, maila eta adin desberdinetarako. Helduentzako programak zikloari eskainitako tarte bat izanen du goizetan, eta kirol parrilla zabala arratsaldetan: zikloa, pilates, igeriketa, TRX, yoga, eta beste edozein iradokizun. Parte hartzaileek ekintza batean edo guztietan izena eman ahalko du, parrilla osoa izenekoa aukeratuta.
Aurten, gainera, Sustraiak izena jarri diogun entrenamendu sistema pertsonalizatua izanen dugu, dagoeneko martxan hasi dena. Azterketa pertsonalizatua egitean datza, gorputz-balorazioa egin eta helburu egokiak ezarri ahal izateko. Egindakoan, ariketa-taula bat proposatzen da, gure gimnasioan edo etxean bertan egin ahal dena. Nahiago izanez gero, instalaziora joateko aukera dago, eta bertan gure teknikariek ariketak talde txikietan egiten laguntzen dute, norberaren berezitasunak errespetatuz.
Bestalde, aurten Kanpondoak Dantza Eskola jarriko du martxan, eta adin txikikoentzako eta helduentzako hainbat dantza estilo eskainiko ditu. Uda hasieran erakustaldi batzuk egin ziren, eta ikasturtea hasi baino lehen errepikatuko ditugu, aurreinskripzio batekin batera. Eskola honetan kirol jarduera koreografiatua izanen da, Danzafit (Aerobic) izenekoa.
Aurki informazio-liburuxka bat argitaratuko da, denboraldi berri honetan eginen diren kirol-jarduera guztien xehetasunak emateko.
Arlo sozialari dagokionez, berriz, Kanpondoa S.L.k konpromisoa du Agoitzekin. Udalak enpresari egiten dizkion ekarpenak hiriko kirola hobetzeko eta aberasteko dira. Horrela, Agoizko guztiek, Udalaren bitartez egiten duten ekarpenarekin, kirol sarea osatzen eta instalazioak bizirauten laguntzen diote.
Kanpondoa S.L.ren bizitzako alderdi guztiei eragiten dien arazo nagusia ekonomikoa da. Baliabiderik ez dagoenez, zerbitzuak ez dira, batzuetan, nahi den kalitatekoak. Alde horretatik, eskerrak eman nahi dizkiegu hornitzaileei eta lagundu ohi dutenei, beren ulermenagatik eta egiten ari diren ahaleginengatik.
Esan genezake kirol-programak ekonomikoki jasangarriak direla edo defizit txikia sortzen dutela, baina instalazioren berezko kostuengatik, energetikoak, mantenamenduzkoak, langileengatikoak eta abar, gastua kuoten bidez jasotzen denaren bikoitza izaten da.
Egoera zail hori arintzeko, diru-laguntzak eskatzen dira, kanpoko zerbitzuak eman ere (Nagore-Artzeko hondartzen kudeaketa, adibidez) eta hitzarmenak sinatzen dira beste udal eta enpresa batzuekin. Gainera, eguzki-plaka batzuk jarri dira instalazioaren teilatuan, diru-sarrerak izatea eta, aldi berean, kostuak murriztea posible egiten dutenak.
Epe motzera dugun helburua da bazkide berriak erakartzea, beren kuotekin egoera ekonomikoa arintzen laguntzeko eta horrek instalazioak eta eskaintzen ditugun zerbitzuak hobetzeko. Horregatik, Kanpondoarekin Agoizko kirol sarea eusten parte hartzera eta ditugun kirol-instalazio zoragarriez gozatzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Kanpondoa Agoizko pertsona guztiena da, bazkideena eta bazkide ez direnena. Pertsona guztiak kontuan hartzen ditugu, gure herrian kirola garatzeko. Kanpondoa zabalik dago zugatik eta zuretzat.