Agoizko igerilekuetako erabiltzaileei esker, iaz hondartzak eta berdeguneak inoiz baino garbiago eta atseginago egon ziren.
Kudeaketa-eredu hori zenbait lekutan aplikatzen da, besteak beste, Allozko uharkan, Irunberriko arroilan, Artze eta Nagoreko hondartzetan eta, pasa den urtetik aurrera, Agoizko kirol-instalazioetan ere; eta pertsona guztien lankidetzari esker erakutsi da eredu eraginkorra dela.
Kontzientziatzea eta hondakin gutxiago sortzen saiatzea da kontua. Gainera, arduradunak izan behar dugu, eta horietako bakoitza hondakin mota bakoitzari dagokion lekuetan utzi behar dugu.
Instalazioetatik ateratzean, edukiontzi batzuk daude, gure hondakinak dagokien lekuan uzteko.
Kanpaina honek toki publikoak kudeatzen dituzten toki-erakundeen oniritzia du. Nafarroako Gobernuak sustatu eta positiboki baloratzen duen ekimena da, eta praktikan, espazio publikoen erabiltzaile gehienek eskertzen dutena.
IZAN UDA ZORIONTSUA