Laguntzaile hori:

Agoizko festak ondoan daude, eta baita “Kostradako Lasterketa” ere, aurten XXIII. edizioa “jatorrizko” datan ospatuko duena, hots, jai aurreko ostiralean.

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu Kanpondoak urtean zehar Agoitzen antolatzen dituen kirol-ekitaldi guztietan parte hartzeagatik. Enpresa eta pertsona ekintzaileen laguntza ekonomikoari eta boluntarioen ahaleginari esker, “Kostradaren Lasterketa” zita arrakastatsua bihurtu da, eta, dagoeneko, hogeita bi edizio ospatu dira.

Aurten ere zure laguntza eskatu nahi dugu. Ekitaldi osoa Kanpondoa sozietate publikoak antolatuko du administratiboki, eta aurreko edizioetan bezala, parte hartuz gero, zure enpresaren logotipoa agertuko da lasterketaren kartelean, Kanpondoaren webgunean eta sare sozialetan. Gainera, lasterketaren aurkezleak eskerrak emanen dizkizu antolatzen laguntzeagatik.

Laguntzeko, bidezkotzat jotzen duzun kopurua eman dezakezu, uztailaren 15a baino lehen, jarraian adierazten den kontu zenbakian. Eta ondoren, laguntza berresteko, mezu elektroniko bat bidali beharko da kanpondoa@gmail.com helbidera.

Kontu korrontea: ES70 3008 0233 1825 6467 4121

Aldez aurretik zure laguntza eskertuz, uda zoriontsua opa dizugu.