Martxoaren lehen asteburuan Briones-en (La Rioja) ospatu zen Unirioja 22 monoziklisten topaketa. Kanpondoa monoziklismo Eskolak ez zuen hitzordura huts egin, eta Asier Fiuza monitorea bidali zuen ordezkari. Harekin batera Paula Díez Cosín, Martiñe Sajardo Ezpeleta, Oihan Capel Gastón eta Iker Díez Cosín ikasleak joan ziren.