Sekulako arrakasta izan zuen Kanpondoko instalazioetan antolatu eta ospatu zen pickleball txapelketa azkarrak. Mikel Otano-Aitor Biurrun eta David Chavez-Imanol Otano bikoteek jokatutako finala zirraragarria izan zen. Markagailuak berdinketa markatu zuen partida osoan zehar (bikote bakoitzak set bat lortu zuen, eta finalistek 10 tanto egin zituzten set erabakigarrian), eta berdinketa hausteko elkarren segidako “bi tanto berri” jokatu zituztelako hautsi zen. Davidek eta Imanolek apurtu zuten final zoragarriaren oreka, bi tanto jarraian eginda. Zorionak txapeldunei.