“Sasoian, 2 hilabeteetan EMAKUMEA” serieko lehen programa da. Kirola berriz egin nahi duten emakumeei zuzendutako programa da, baita kirola modu ordenatuan egiten ikasi nahi dutenei ere. Hau da, entrenamendu egitura egokia eramaten ikastea, makinak behar bezala maneiatzen ikastea, gimnasioan erraztasuna eta ohitura hartzen hastea, luzera begira bakarrik joan ahal izateko, gozatzeko eta zer egiten ari diren jakiteko. Garrantzitsuena kirolaz eta horrek ematen digunaz gozatzen ikastea da.
Programak 17 saio ditu, urrian eta azaroan zehar egitekoak. Denboraldi horretako asteak eta hilabeteak egituratuko ditugu, eta plan antolatu eta ordenatu bat prestatuko dugu. Plan horrek honako forma hau izanen du:
Hasteko, parte-hartzaileen eta talde osoko ezagutza eta egoera fisikoa baloratuko ditugu. Oinarrizko ariketak landuko ditugu, eta, aldi berean, entrenamendu-motak azalduko ditugu, baita makina guztien eta props-en erabilera ere (kirol-instalazio batean aurki daitezkeen material guztiak; pilotak, gomak, trx-ak, halterak).
- LEHEN ZATIA:
- 1. astea:
- Ezagutza eta baldintza fisikoa baloratzea. Ariketa orokorrak eta oinarrizkoak.
- 2. astea:
- Entrenamendu librea, materialik gabe, geure gorputza eta pisua erabiliz.
- 3. astea:
- Material librearekin entrenatzea, prop-ekin.
- 4. astea:
- Makinetan entrenatzea, ikustea eta erabiltzen ikastea.
- …/…
- HILABETEA:
Aurrera eginen dugu ariketa konplexuagoak eta teknikoagoak gehituz. Oro har, entrenamendu-oinarriak barneratutzat hartuko ditugu, eta entrenamendu mota gehiagori erreparatuko diegu (muskulu sortaren arabera landuz).
Azken hilabetea aprobetxatuko dugu bakoitzak bere helburu eta gustuak modu espezifikoagoan landu ditzan, baina aldi berean batera ere.
- 1. astea:
- Ariketa konplexuagoak eta teknikoagoak gehituko dira
- 2. astea:
- Entrenamendu konbinatua: materialak, ariketa libreak eta makinak tartekatzen.
- 3. astea:
- Karga eta intentsitate gehiagoko entrenamenduak. Hasierako tartean denak batera arituko dira, eta bigarrenean, aldiz, zehatzagoa, norberaren helburuen arabera egokitua.
- 4. astea:
Aida Rodríguez.