Spa
Aurkitu Kanpondoko gune hidrotermalean behar duzun deskonexioa eta erlaxazioa, ongizate eta atseden gune zoragarria baita. Gozatu, irailetik ekainera, ur zirkuitu termalez: jacuzzia, bainu turkiarra, hotz-bero kontrastea, besteak beste.

Onurak
Zalantzarik gabe, erlaxatzeko eta bizi kalitatea hobetzeko denbora izatea funtsezkoa da osasun fisiko, mental eta espiritualerako. Hori lortzeko hainbat modu daude, baina Spa batera joateak onura asko dakartza, hala nola:
- Muskuluetako eta artikulazioetako mina arintzen du.
- Nekea eta loezina prebenitzea.
- Muskuluen malgutasuna handitzea.
- Muskuluen eta zerbikalen kontrakturak sendatzen laguntzen du.
- Odol-zirkulazioa aktibatzea.
- Sistema immunologikoa estimulatzea.
- Metabolismoa bizkortzea.
Arrazoi gehiago nahi duzu? Zatoz Kanpondora eta informa zaitez.


