Kanpondoa kiroldegiko erabiltzaile agurgarriak:
Honen bidez jakinarazi nahi dizuegu otsailetik aurrera eguneratuko ditugula igerileku eta spa zerbitzuen prezioak: modu berean ere, abonatuen tarifak igoko ditugu, hilean 2 € hain zuzen ere.
KANPONDOAn lan egiten dugu, kirol instalazio hau zaintzeko eta eskaintzen ditugun zerbitzuak etengabe hobetzeko konpromisoarekin.
Hori dela eta, prezioak doitzea erabaki dugu, kalitate handieneko zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko; eta bitartean berean lanean jarraituko dugu Agoizko erabiltzaileek, eta gizarteak orohar, merezi dituzten instalazio eraginkorrak eta duinak izateko.
Era berean, gure esker ona adierazi nahi dizuegu zuen ahaleginagatik eta Agoizko kirol-instalazioarekiko fideltasunagatik.
Prezioen eguneratze honen xehetasunei buruzko informazio gehiago lor dezakezu HEMEN.
Azkenik, jakizue pozik erantzunen diegula zuen galderei edo kezkei, kanpondoa@gmail.com helbide elektronikoaren bidez.
Adeitasunez, KANPONDOA S.L.