Atseginez jakinarazten dizuegu laster egonen dela gaituta borondatezko aurpegi-ezagutza bidezko sarbide sistema. Txartel bidez sartzeko kontrol-sistema ere aktibo egongo da, erabiltzen jarraitu nahi duten pertsonentzat.
Nahi duten pertsonek sarbide-sistema berri hori erabiltzeko eskatu ahal izanen dute, eta horretarako baimena sinatu beharko dute.
Baimena sinatzeko dokumentua, instalazioan eskuragarri izateaz gain, Kanpodondoaren webean egonen da, deskargatzeko. Halaber, Kanpondoaren webean pribatutasun-politika eta datuen segurtasuna bermatzeko egindako eraginaren ebaluazioaren laburpena aurkituko dituzue.
Nafarroako Gobernuak eta Agoizko Udalak diruz lagundutako berrikuntza teknologiko honen bidez sarbidea erraztu nahi zaie erabili nahi duten pertsonei.