Entrenamendu pertsonaleko zerbitzua
KANPONDOAk zure helburua lortzen lagundu nahi dizu, zuri egokitutako programa eskainiz. Zure neurriko plana nahi baduzu, eskatu hitzordua aldez aurretik Kirolguneko sarreran.
Zerbitzuaren ezaugarri orokorrak:
- Neurrira egindako programen diseinua (banakako jarraipena eta aholkularitza).
- Berariazko materiala.
- Instalazioko espazio guztiak erabiltzeko aukera.
- Banakako entrenamenduak gimnasioan.
Egokitu zure jarduna zure beharretara:
Norberaren gorputza ezagutzea garrantzitsua da, bizkarreko mina edo lesioak eragiten dituzten eta konturatu gabe egunero egiten diren keinu horiek saihesteko, luzamendu on batekin ekidin baitaitezke. Helburua jarrera ohitura ona lortzea da, zure seme-alaba hartzea, lanean eserita 8 ordu pasatzea edo pisu bat hartzeko makurtzea ez daitezen arrisku-faktoreak bilakatu zure gorputzarentzat.
Entrenamendu-modalitate hori aukeratzen baduzu, profesional baten laguntza izanen duzu. Horrek entrenamendu osoa eta anitza prestatuko dizu, motibazioa emanen dizu eta lanean lagunduko dizu, forma fisiko ona lortzeko: indarra, muskulu-tonua eta malgutasuna.
Suhiltzaile edo foruzain izateko oposaketa aurkeztu nahi baduzu edo maratoi bat egiteko asmoa baduzu, onena da profesional baten gidaritza edukitzea. Profesional horrek zure entrenamendua dosifikatzen eta planifikatzen jakinen du, zure erronka iritsi arte.
Eskatu hitzordua aldez aurretik Kirolguneko sarreran.


